Datorren azaroaren 20ean, igandean, goizeko 11:30etan klubak "Urumeako I Skiff jaitsiera - Antxon Beitiaren Oroimenez" antolatuko du Gipuzkoako Arraun Federakuntzaren laguntzarekin.
Irteera 27. Poligonoko zubian emango da eta helmuga 5km beherago izango da, Maria Kristina zubiaren parean. Itxaso zakarra izanez gero helmuga Burdinezko Zubiaren parean jarrikoda, proba 4km-tara murriztuz.
Proba kadete, junior, senior eta beteranoen kategoriatara dago irekia.
Informazio gehiago hemen.
|