UR KIROLAK 1922 - "Nutrizioa arraunketan" hitzaldia
"Nutrizioa arraunketan" hitzaldia
2012-12-12
Datorren abenduaren 17an arratsaldeko 19:30tan Loiolako egoitzan "nutrizioa arraunketan" hitzaldia emango du Jose Manuel Aramendi Gonalez Doktoreak.

José Manuel González Aramendi Jn., Medikuntzan eta Kirurgian Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean , Certificat D’Etudes Speciales de Biologie et Medecine du Sport Bordele-II-ko UnibertsitateaN, Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Medikuntzan aditua da, eta EHU-UPV-ko Fisiologiako Saileko Irakasle elkartua da.

Eusko Ikaskuntzatako Osasun Zientziatako Presidente, ariketa fisiko eta osasunari buruzko hainbat ikasketa argitaratu ditu, eta baita goi-lehiaketazko kirolari buruz, hauen artean “Laktatoaren zinetika aulki finkoko arraunketan” doktorego-tesia gailentzen delarik.

EHU-n eta Gipuzkoako Futbol Entrenatzeileen Eskolan irakasle da. Hainbat kurtso eta mintegi zuzendu ditu, eta baita kongresu eta bilera zientifikotan parte hartu ere. Lau liburuen egile eta egilekide: Luzaro bizi, sasoi onean eta osasuntsu / Vivir más, en forma y con salud (Elhuyar, 1999); Jarduera fisikoa, kirola eta bizitza; Actividad física, deporte y vida (Oreki Fundazioa, 2003); Sasoian eta lan bila (Oreki Fundazioa, 2004); eta Bost urte, bizitza osoa / Cinco años y una vida (Fundación Joxe Mari Kortaren Bidetik, 2004).

UR KIROLAK-en eta Zumaiako Aitamari Klubetan aisialdi eta lehiaketako arraunketa praktikatzen du.

Hitzaldira arraunlarien gurasoak daude gonbidatuak eta baita arraunlariak ere.

Zuen zain gaude!!
 
 
2011-11-18 Antxo Beitiaren Omenezko estropadarako bolondresak
2011-11-18 Euskadiko Indoor Arraunketa I. Txapelketa
2011-11-04 Biharko jaitsiera bertan behera geratu da
2011-11-01 Ohizko Batzar orokorrera deialdia
2011-10-27 2012ko Estropaden Egutegia
2011-10-24 Urumeako I Skiff Jaitsiera - Antxon Beitiaren Oroimenez
2011-10-06 LIZENTZIEN BERRITZEA
2011-09-27 2011-ko Espainiako Txapelketako argazkiak
2011-09-20 Ur Kirolak kanala estreinatzen dugu youtuben
2011-09-15 Imanol Iradiri elkarrizketa DV-n
2011-09-13 Klubeko afaria: iralaren 24ean
2011-09-12 Entrenamenduen hasiera: infantil, kadete, junior.
2011-09-12 Ongietorriak weborri berrira

Hasiera«123455-tik 5.orria

Jarrai gaitzazu