UR KIROLAK 1922 - "Nutrizioa arraunketan" hitzaldia
"Nutrizioa arraunketan" hitzaldia
2012-12-12
Datorren abenduaren 17an arratsaldeko 19:30tan Loiolako egoitzan "nutrizioa arraunketan" hitzaldia emango du Jose Manuel Aramendi Gonalez Doktoreak.

José Manuel González Aramendi Jn., Medikuntzan eta Kirurgian Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean , Certificat D’Etudes Speciales de Biologie et Medecine du Sport Bordele-II-ko UnibertsitateaN, Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Medikuntzan aditua da, eta EHU-UPV-ko Fisiologiako Saileko Irakasle elkartua da.

Eusko Ikaskuntzatako Osasun Zientziatako Presidente, ariketa fisiko eta osasunari buruzko hainbat ikasketa argitaratu ditu, eta baita goi-lehiaketazko kirolari buruz, hauen artean “Laktatoaren zinetika aulki finkoko arraunketan” doktorego-tesia gailentzen delarik.

EHU-n eta Gipuzkoako Futbol Entrenatzeileen Eskolan irakasle da. Hainbat kurtso eta mintegi zuzendu ditu, eta baita kongresu eta bilera zientifikotan parte hartu ere. Lau liburuen egile eta egilekide: Luzaro bizi, sasoi onean eta osasuntsu / Vivir más, en forma y con salud (Elhuyar, 1999); Jarduera fisikoa, kirola eta bizitza; Actividad física, deporte y vida (Oreki Fundazioa, 2003); Sasoian eta lan bila (Oreki Fundazioa, 2004); eta Bost urte, bizitza osoa / Cinco años y una vida (Fundación Joxe Mari Kortaren Bidetik, 2004).

UR KIROLAK-en eta Zumaiako Aitamari Klubetan aisialdi eta lehiaketako arraunketa praktikatzen du.

Hitzaldira arraunlarien gurasoak daude gonbidatuak eta baita arraunlariak ere.

Zuen zain gaude!!
 
 
2013-04-13 2013ko AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 8. JARDUNALDIA
2013-03-26 2013ko AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 7. JARDUNALDIA
2013-03-09 2013ko AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 6. JARDUNALDIA
2013-03-05 Iñaki Eguibarrek Jose Luis Alamdoz "Peli"-ri idatzitako gutuna
2013-02-23 Orioko estropadara ez joateko erabakia
2013-02-03 Urumeako II Skiff Jaitsiera - Antxon Beitiaren Oroimenez egindako estrapadako emaitzak
2013-01-28 Urumeako II Skiff Jaitsiera - Antxon Beitiaren Oroimenez
2013-01-05 San Sebastian bezperako afaria
2013-01-05 2013ko AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA
2012-12-12 "Nutrizioa arraunketan" hitzaldia
2012-12-09 2013KO GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 2. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2012-10-09 Ohizko Batzar orokorrera deialdia
2012-10-02 Maila absolutuko arraunlariei deialdia
2012-10-01 Klubeko afaria: urriaren 27an
2012-09-04 Entrenatzaileekin bilerak eta lehen entrenamenduak
2012-08-30 Entrenamenduen hasiera: infantil, kadete, junior.
2012-07-03 Sevillara bidaia. Infantil eta Kadete mailako aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa.
2012-06-23 CASTRELOKO BERRIAK
2012-06-22 Espainiako Txapelketako behin betiko partaidetza eta ordutegia
2012-06-19 Espainiako Txapelketako partaidetza eta ordutegia
2012-06-18 EUSKADIKO 2012ko ARRAUN OLINPIKO TXAPELKETAKO EMAITZAK
2012-06-02 2012KO AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO EMAITZAK
2012-05-27 SOUSTONS-EKO NAZIOARTEKO ESTROPADAKO EMAITZAK
2012-05-14 Datozen entrenamendu eta estropen plana
2012-05-02 Espainiako Txapelketen inguruko datuak

Hasiera«12345»Amaiera5-tik 3.orria
Jarrai gaitzazu