UR KIROLAK 1922 - Espainiako distantzia luzeko txapelketarako bidaia
Espainiako distantzia luzeko txapelketarako bidaia
2012-01-25
Datorren urtarrilaren 29an distantzia luzeko Espainiako Txapelketa jokatuko da Sierra Norte de Madrid eskualdean dagoen Buitrago de Lozoyan.

Txapelketan parte hartu behar duten arraunlariek larunbatak 28an, goizeko 6:00tan egon beharko dute Klubean, taldeko autobusa hartzeko.

Helmugara eguerdi aldera iristea espero da, ontziak muntatu eta estropada eremua ezagutzeko entrenamendu bat egitea espero delarik.

Entrenamenduaren ondoren, arratsaldean, taldea Berzosa de Lozoyara abiatuko da San Mamés aterpetxean gaua igarotzeko.

Donostiara buelta igande arratsaldez egingo da, bazkaldu ondoren.

Arraunlari guztiek larunbateko bazkaria, eskuoihala eta norbere garbitasunerako gaiak eraman beharko dituzte. Aterpetxean maindireak eta mantak izango dira, eta larunbateko afaria, eta igandeko gosari zein bazkaria dagoeneko hartuak daude.

Tenperatura baxuak espero dira (max 3º, min -2º) beraz, berokiak eramatea gomendatzen da, bai janzteko eta baita arraun egiteko ere.

ZORTE ON GUZTIEI!
 
 
2011-11-18 Antxo Beitiaren Omenezko estropadarako bolondresak
2011-11-18 Euskadiko Indoor Arraunketa I. Txapelketa
2011-11-04 Biharko jaitsiera bertan behera geratu da
2011-11-01 Ohizko Batzar orokorrera deialdia
2011-10-27 2012ko Estropaden Egutegia
2011-10-24 Urumeako I Skiff Jaitsiera - Antxon Beitiaren Oroimenez
2011-10-06 LIZENTZIEN BERRITZEA
2011-09-27 2011-ko Espainiako Txapelketako argazkiak
2011-09-20 Ur Kirolak kanala estreinatzen dugu youtuben
2011-09-15 Imanol Iradiri elkarrizketa DV-n
2011-09-13 Klubeko afaria: iralaren 24ean
2011-09-12 Entrenamenduen hasiera: infantil, kadete, junior.
2011-09-12 Ongietorriak weborri berrira

Hasiera«123455-tik 5.orria

Jarrai gaitzazu