UR KIROLAK 1922 - Espainiako distantzia luzeko txapelketarako bidaia
Espainiako distantzia luzeko txapelketarako bidaia
2012-01-25
Datorren urtarrilaren 29an distantzia luzeko Espainiako Txapelketa jokatuko da Sierra Norte de Madrid eskualdean dagoen Buitrago de Lozoyan.

Txapelketan parte hartu behar duten arraunlariek larunbatak 28an, goizeko 6:00tan egon beharko dute Klubean, taldeko autobusa hartzeko.

Helmugara eguerdi aldera iristea espero da, ontziak muntatu eta estropada eremua ezagutzeko entrenamendu bat egitea espero delarik.

Entrenamenduaren ondoren, arratsaldean, taldea Berzosa de Lozoyara abiatuko da San Mamés aterpetxean gaua igarotzeko.

Donostiara buelta igande arratsaldez egingo da, bazkaldu ondoren.

Arraunlari guztiek larunbateko bazkaria, eskuoihala eta norbere garbitasunerako gaiak eraman beharko dituzte. Aterpetxean maindireak eta mantak izango dira, eta larunbateko afaria, eta igandeko gosari zein bazkaria dagoeneko hartuak daude.

Tenperatura baxuak espero dira (max 3º, min -2º) beraz, berokiak eramatea gomendatzen da, bai janzteko eta baita arraun egiteko ere.

ZORTE ON GUZTIEI!
 
 
2012-05-01 2012ko SENIOR MAILAKO 8+ EUSKADIKO TXAPELKETAKO EMAITZAK
2012-04-29 2012ko SENIOR MAILAKO 8+ GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO EMAITZAK
2012-04-15 GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 6. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2012-04-01 GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 5. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2012-03-30 Igandeko estropadarako bidaia. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 5. jardunaldia.
2012-03-18 Beteranoentzako 30. Head of The River estropadako emaitzak
2012-03-18 HEAD OF THE RIVER 2012
2012-03-10 GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 4. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2012-03-06 GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 3. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2012-02-27 Bidasoako Beteranoentzako V. Jaitsierako emaitzak
2012-02-20 AULKI MUGIKORREKO EUSKAL LIGAKO EMAITZAK
2012-02-13 Traineruentzako Test-Entrenamenduko emaitzak
2012-01-25 Espainiako distantzia luzeko txapelketarako bidaia
2012-01-21 Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketako emaitzak
2012-01-08 Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketako Emaitzak
2012-01-05 San Sebastian bezperako afaria
2012-01-03 Gabonetako loteriaren diruaren itzulera
2011-12-28 GALERIA BERRITZEN DUGU
2011-12-10 GIPUZKOAKO AULKI MUGIKORREKO LIGAKO 2. JARDUNALDIKO EMAITZAK
2011-12-05 URUMEAKO I. BINAKAKO JAITSIERAKO EMAITZAK
2011-11-25 Abenduaren 4a: Urumeako I Binakako Jaitsiera (2-/2x)
2011-11-23 Klubeko loteria: 12.138
2011-11-22 EUSKADIKO I. INDOOR ARRAUNKETA TXAPELKETAKO EMAITZAK
2011-11-20 I. ANTXON BEITIAREN OMENEZKO JAITSIERAKO EMAITZAK
2011-11-18 Antxo Beitiaren Omenezko estropadarako bolondresak

Hasiera«12345»5-tik 4.orria
Jarrai gaitzazu